"Orkestra zombie" es una misteriosa agrupación de no-muertos de origen e intenciones desconocidas. Esta grabación recoge fragmentos de su marcha por la Roma italiana, realizada durante la convención de zombies que les reunio a finales del 2007. Aullidos fantasmales, rituales arcanos y las interferencias que provocaban su presencia en los aparatos electrónicos cercanos componen este inclasificable viaje sonoro, mas cercano a una psicofonia que a cualquier música ya conocida.
Write a review Downloaded 465 timesReviews Average Rating:
Reviewer:xabier erkizia - - December 2, 2008 Subject: http://www.arteleku.net/4.1/blog/audiolab/?p=2101 Halloween gaua izan zen duela asko ez dela, eta banpiro odoledale, zombie, hezurdura bizidun eta sorgin itsusi zenbait ikusi genituen gure kaleetan. Gehiagorako ere eman du gaiak: Inketak prentsan, galdezka gure ohitura ote den ba festa hau, ez ote garen oso estatubatuartzen ari. Mendizombie, Mortizia, Deathetxea eta koadrilak, ordea, hil ondoren nazioek berdin dutela dioskute, eta nahikoa izan da hori inkestak irakurtzeari utzi eta euren soinuetara hurbiltzeko konbentzitzeko. Orkestra zombieren diskaren entzunaldia: Halloween gauerako plan ezin hobea. Erroman hasi zen guztia, duela ia urtebete. Zoko guztietako zombie andana bildu ziren, eta batzuk megafonotik hizketan (belarriak erdi ustelduta dituzte eta ez dute ongi entzuten), besteak mingaina hilkutxan ahaztuta utzi zutelako edo bidean galdu zutelako morse bidez, egun batzuetan izan ziren honi eta besteari buruz hizketan. Baita txilibitua joz eta kantuan ere, Eromako santu eta patinatzaile artean. Xabier Mortizia zombie jaunak guztia grabatu zuen, eta edizio-nekropsia egin du jasotakoarekin. Eta zinez, nabaria da bere eskua (zain ustelak bistan dituen azkazalik gabeko esku orlegi-urdina), psikofoniak eta psikofonia ez direnak antolatzeko, tratatzeko, aukeratzeko eta panoramizatzeko eran. Emaitzak “Reanimated musical corpse” bezalako altxorrak utzi dizkigu. Beste hamar minutuan luzatuta ere gustora entzungo genukeen txilibitu pieza izugarria (hitzaren zentzu guztietan). Aipatzekoak “Vudu genzano”, “Drakul” edo “Underground Orfeón” ere; eta “Bada zombie bada!” bizi osoan (eta heriotz osoan) entzungo duzuen piezarik bitxiena da. Zombie sinpatiko hauek entzun nahi badituzu zuk ere (eta prentsako inkestak irakurtzeari utzi), ez duzu Larraskito netlabelaren webgunera jo besterik. Bitartean, lo daude zombiak, baina…noiz arte? Ein?