Skip to main content

Full text of "GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA: HITZAURREA"

See other formats


GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN UNIBERTSALA 

HITZAURREA 

Kontuan izanik munduko askatasuna, justizia eta bakea giza familiako kide 

guztien berezko duintasunean eta eskubide berdin eta ukaezinetan oinarritzen 

direla; 

Kontuan izanik giza eskubideak ez ezagutzearen eta gutxiestearen ondorioz, 

giza kontzientziari irain egiten dioten basakeriak gertatu izan direla; eta gizon- 

emakumeek, beldur eta gabezia orotik aske, hitz egiteko askatasuna eta 

sinesmen-askatasuna izango dituzten munduaren etorrera aldarrikatu dela 

gizakiaren iieiburu nagusi; 

Kontuan izanik ezinbestekoa dela giza eskubideak zuzenbidezko erregimen 

batek babestea, gizakia-tirania eta zapalkuntzaren aurkako azken irtenbidea den 

matxinadara jo beharrean aurkitu ez dadin; 

Kontuan izanik ezinbestekoa dela, baita ere, herrialdeen artean harreman 

lagunkoiak bultzatzea; 

Kontuan izanik Nazio Batuetako kide diren herriek gizakiaren oinarrizko 

eskubideetan, gizakiaren duintasun eta balioan eta gizonen eta emakumeen 

eskubideen arteko berdintasunean duten fedea tinko azaldu dutela Agirian; eta, 

askatasunaren ikuspegi zabalago baten barruan, gizarte aurrerakuntza 

sustatzeko eta bizitza-maila jasotzeko erabakita daudela adierazi dutela; 

Kontuan izanik Estatu Kideek, Nazio Batuen Erakundearekin elkarlanean, 

gizakiaren oinarrizko eskubide eta askatasunen begirune orokorra eta 

eraginkorra ziurtatzeko hitza eman dutela; 

Kontuan izanik emandako hitz hori osotasunean betetzeko garrantzi handikoa 

dela eskubide eta askatasun horiek berdin ulertzea; 

BATZAR NAGUSIAK 

GIZA ESKUBIDEEN ALDARRIKAPEN 

UNIBERTSAL HAU EGITEN DU 



Herri eta nazio guztiek izan beharreko jomuga legez, bai norbanakoek eta bai 
erakundeek. Aldarrikapen honetan etengabe oinarrituta, aide batetik, eskubide 
eta askatasun hauen begirunea bultza dezaten irakaskuntzaren eta 
hezkuntzaren bidez eta, bestetik, nazio mailan eta nazloarte mailan arian-arian 
neurriak hartuz, era eraginkorrean eta orokorrean ezar daitezen ziurtatzeko, bai 
elkarkide diren estatuetako herrien artean eta baita horien eskumenpean dauden 
lurraldeetan ere. 

1 . atala 

Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak 
dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide 
legez jokatu beharra dute. 

2. atala 

Gizaki orori dagozkio Aldarrikapen honetan adierazitako eskubide eta 
askatasunak, eta ez da inor bereziko arraza, larru-kolorea, sexua, hizkuntza, 
eriijioa, politikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomi 
maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik. 

Ez zaio begiratuko gainera, pertsona zein herrialde edo lurraldetakoa den; ezta 
hango politikari, legeei edo nazioarteko egoerari, nahiz eta herri hori burujabea 
izan, besteren zainpeko lurraldea, autonomiarik gabea edo nola-halako 
burujabetasun-mugak dituena. 

3. atala 

Norbanako guztiek dute bizitzeko, aske izateko eta segurtasunerako eskubidea. 

4. atala 

Inor ez da izango besteren esklabu edo uztarpeko; debekatuta dago esklabutza 
eta esklabuen salerosketa oro. 



5. atala 

Ezin daiteke inor torturatu, ezta inori zigor edo tratu txar, anker eta lotsarazlerik 
eman ere. 

6. atala 

Edozein gizon-emakumek du, nonahi, lege-nortasundun dela aitor diezaioten 
eskubidea. 

7. atala 

Gizon-emakume guztiak berdinak dira legearen aurrean eta denek dute, 
bereizkeriarik gabe, legezko babesa izateko eskubidea. Denek dute Aldarrikapen 
hau hausten duen edozein bereizkeriaren aurka eta bereizkeria iiorren eragileen 
aurka babes berbera izateko eskubidea. 

8. atala 

Pertsona orok du Konstituzioak edo legeek gizon-emakumeei aitortzen dizkieten 
oinarrizko eskubideak hausten dituzten ekintzetatik babesteko, norbere 
herrialdeko auzitegi aginpidedunetan errekurtso eraginkorra jartzeko eskubidea. 

9. atala 

Inor ezingo da arrazoirik gabe atxilotu, preso hartu edo erbesteratu. 

10. atala 

Pertsona orok eskubidea du, berdintasun osoan, auzitegi burujabe eta 
alderdikeriarik gabean jendaurrean hitz egin eta zuzentasunez entzun diezaioten, 
nahiz bere eskubide eta betebeharrak erabakitzeko, nahiz bere aurkako salaketa 
penalak aztertzeko. 



H.atala 

1 . Delituagatik salatutakoak eskubidea du errugabetzat jo dezaten, errudun 
dela legez eta jendaurreko epaiketan frogatzen ez den bitartean. 
Epaiketan bere burua zaintzeko berme guztiak ziurtatuko zaizkio. 

2. Egintzak edo behar-uzteak izandakoan, herrialdeko edo nazioarteko 
legeriaren arabera delitu ez baziren, ezingo da inor kondenatu. Delitua 
egitean ezargarri den zigorra baino larriagorik ere ezingo zaio jarri. 

12. atala 

Ez dago arrazoirik gabe beste inoren bizitza pribatuan, familian, etxean edo 
postan eskusartzerik, ezta inoren ohore edo izen onari erase egiterik ere. 
Nornahik du eskusartze edo erase horien aurka legezko babesa izateko 
eskubidea. 

13. atala 

1 . Pertsona orok du joan eta etorri aske ibiltzeko eskubidea eta Estatu baten 
lurraldean bizilekua aukeratzekoa. 

2. Pertsona orok du edozein herrialdetatik aide egiteko eskubidea, baita 
norberetik ere, eta norbere herrialdera itzultzekoa. 

14. atala 

1 . Jazarpenik jasanez gero, pertsona orok du edozein herrialdetan babesa 
bilatu eta izateko eskubidea. 

2. Eskubide horretara ezin izango da jo delitu arruntek sortutako auzibideko 
egintza baten aurka, ezta Nazio Batuen helburu eta erizpideen aurkako 
egintzak direla-eta ere. 

15. atala 



1 . Pertsona orok du herritartasuna izateko eskubidea. 

2. Inori ezingo zaio arrazoirik gabe herritartasuna kendu, ezta herritartasuna 
aldatzeko eskubidea ukatu ere. 

16. atala 

1 . Gizonek eta emakumeek, ezkontadinetik aurrera, ezkontzeko eta familia 
aratzeko eskubidea dute, arraza, herritartasun edo eriijioagatiko inolako 
mugarik gabe; eta, ezkontzari dagokionez, eskubide berberak dituzte bai 
ezkonduta jarraituz gero eta bai ezkontza-lotura ezabatuz gero ere. 

2. Ezkongaien baimen aske eta osoz ez bada, ez dago ezkontzerik. 

3. Familia da gizartearen oinarri jatorra eta berezkoa, eta Estatuaren eta 
gizartearen babesa izateko eskubidea du. 

17.atala 

1 . Pertsona orok du jabe izateko eskubidea, bakarka nahiz taldean. 

2. Arrazoirik gabe, ez zaio inori bere jabegoa kenduko. 

18. atala 

Pertsona orok pentsamendu-kontzientzi eta eriijio-askatasunerako eskubidea du; 
eskubide horren barne da eriijio edo sinesmena aldatzeko askatasuna eta baita 
norbere eriijioa edo sinesmena bakarka nahiz taldean, jendaurrean edo 
pribatuan irakaskuntzaz, ihardueraz, kultuz eta aginduak gordez azaltzeko 
askatasuna ere. 

19. atala 

Gizabanako guztiek dute eritzi-eta adierazpen-askatasuna. Eskubide horrek 
barne hartzen du eriijioa eta sinismena aldatzeko askatasuna eta bakoitzaren 
eritziengatik inork ez gogaitzeko eskubidea, ikerketak egitekoa eta informazioa 
eta eritziak mugarik gabe eta nolanahiko adierazpidez jaso eta zabaltzekoa. 



20. atala 

1 . Nornahik du bakean biltzeko eta elkartzeko eskubidea. 

2. Inor ezingo da behartu elkarte bateko kide izatera. 

21. atala 

1 . Pertsona orok du bere herrialdeko gobernuan parte hartzeko eskubidea, 
zuzenean nahiz libre aukeratutako ordezkarien bitartez. 

2. Pertsona orok du berdintasunez norbere herrialdeko funtzio publikoan 
sartzeko eskubidea. 

3. Herriaren borondatea da botere publikoaren agintearen oinarria; 
borondate hori aldian-aldian egingo diren benetako hauteskundeetan 
adieraziko da. Hauteskundeok bozketa orokor eta berdinez eta isilpeko 
boto bidez egingo dira, edo boto askatasuna bermatzen duen beste bide 
batez. 

22. atala 

Pertsona orok du, gizarteko kide denez gero, gizarte-segurantza izateko 
eskubidea eta, herrialdearen ahaleginaz eta nazioarteko laguntzaz, Estatu 
bakoitzaren antolaketa eta baliabideak kontuan izanik, norbanakoaren 
duintasunerako eta nortasuna garatzeko ezinbestekoak diren ekonomi, gizarte 
eta kultura mailako eskubideak asetuta izatekoa. 

23. atala 

1 . Pertsona orok du Ian egiteko eskubidea, lana aukeratzekoa, lanbaldintza 
bidezkoak eta egokiak izatekoa, eta langabeziaren aurkako laguntza 
jasotzekoa. 

2. Pertsona orok du, bereizkeriarik gabe, Ian beragatik lansari berbera 
jasotzeko eskubidea. 



3. Lanean ari denak bidezko lan-saria eta aski zaiona jasotzeko eskubidea 
du, bai bera eta bai bere familia, giza duintasunari dagokion bezala 
bizitzeko bestekoa. Horretarako aski ez bada lansaria, gizarteko 
laguntzaren bidez osatuko da. 

4. Pertsona orok du, norbere interesen aide egiteko, sindikatuak eratu eta 
sindikatuko kide izateko eskubidea. 

24. atala 

Pertsona orori dagozkio atsedenerako eskubidea, aisiarakoa, lanaldiaren iraupen 
mugatua izatekoa eta aldian-aldian ordaindutako oporrak izatekoa. 

25. atala 

1. Pertsona orok du bizimodu egokia izateko eskubidea, bai berari eta bai 
bere familiari osasuna eta ongi izatea bermatuko diena, eta batez ere 
janaria, jantziak, bizitokia, medikusorospena eta gizarte-zerbitzuak; eta 
baita lanik eza, gaixotasuna, elbarritasuna, alarguntasuna, zahartzaroa 
edo bizibidea nahi gabe galtzeko beste kasuren bat gertatzen denerako 
asegurua izateko eskubidea ere. 

2. Amek eta haurrek laguntza bereziak jasotzeko eskubidea dute. Haur 
guztiek, senar-emazteengandik nahiz ezkontzatik kanpo jaiotakoek, 
gizartearen babes berbera izateko eskubidea dute. 

26. atala 

1 . Pertsona orok du hezkuntza-eskubidea. Hezkuntza dohainekoa izango da 
oinarrizko ikasketei dagokienez behintzat. Oinarrizko ikasketak egitea 
derrigorrezkoa izango da; heziketa teknikoa eta lanbiderakoa, orokorra; 
eta denek izango dute goimailako ikasketak egiteko aukera bera, 
norberaren merezimenduen arabera. 



2. Hezkuntzaren helburua giza nortasuna guztiz garatzea izango da eta giza 
eskubideen eta oinarrizko askatasunen errespetua indartzea; herrialde, 
arraza eta eriijio guztien arteko elkar-ulertze, jasankortasun eta 
adiskidetasunaren aide egingo du; eta Nazio Batuen iharduna bultzatuko 
du, bakeak iraun dezan. 

3. Gurasoek lehentasunezko eskubidea izango dute seme-alabei emango 
zaien hezkuntza mota aukeratzeko. 

27. atala 

1 . Pertsona orok du eskubidea elkarteko kultur ekitaldietan aske parte 
hartzeko, artelanez gozatzeko, eta zientzi aurrerakuntzan eta horri 
darizkion irabazietan parte hartzeko. 

2. Zientzia, literatura edo arte mailan egindako lanen egille diren pertsona 
guztiek dute horregatik eskubidea dagozkien interesak eta materialak 
babes dakizkien eskubidea. 

28. atala 

Pertsona guztiei dagokien eskubidea da, Aldarrikapen honetan azaldutako 
eskubide eta askatasunak era eraginkorrean garatuko dituen gizarte mailako eta 
nazioarteko ordena ezar dadin. 

29. atala 

1 . Pertsona orok komunitatearekiko betebeharrak ere baditu, komunitatea 
baita bere nortasuna guztiz eta era askean garatzeko toki bakarra. 

2. Pertsona orok, gainontzeko herritarren eskubide eta askatasunen 
begirunea ziurtatzeko eta gizarte demokratiko bateko moral, ordena 
publiko eta ongizate orokorreko bidezko eskakizunak betetzeko legez ezar 
daitezen mugak baino ez ditu izango dagozkion eskubide eta askatasunez 
baliatzeko orduan. 



3. Eskubide eta askatasun hauetaz ezingo da inor baliatu Nazio Batuen 
helburu eta erizpideen aurka. 

30. atala 

Aldarrikapen honetan jasotako ezertan ezingo da ulertu Estatuari edo talde edo 
norbanakoren bati Aldarrikapen honetan bertan adierazitako edozein eskubide 
eta askatasun deuseztatzeko ekintzak edo ihardunak burutzeko eskubidea 
ematen zaionik.