Skip to main content

Full text of "EHNE Bizkaia VIII Kongresua Gernika"

See other formats


Elikadura Burujabetza 

lantzen 



Kongresua |BIZKA , A 

2012X1-25 e h n G 

Gernika 



c 



euskal herriko 
nekazarien elkartasuna 



www.ehnebizkaia.org 



i-Jfl&3JJ 



1. Elikadura Burujabetza eta Agroekologia 

A. EHNE-Bizkaiaren apustua ekonomia eta finantza ereduaren krisiaren aurrean 

B. Elikadura burujabetzatik proposamen politiko bat eraiki 

C. MME eta elikadura burujabetza kontzeptu kontrajarriak dira 

D. EBko Erregioen Komitea: Nekazaritza politika batek elikadura politika bat behar du 

E. Elikadura burujabetza, NPB berri baten ardatza 

F. Maila lokalean elikadura burujabetza edukiz bete 

G. Berdintasuna, eredu berri baten abiapuntua 



Nekazaritza politika: Lurra. Laguntzak. Ekoizpen sektoreak 8 

A. Lurrarentzako politika espezifikoa 

B. Baserritarrentzako laguntza publikoak 

C. Ekoizpen sektoreak 

- Abeltzantza: Behi eta ardi esnea. Okela 

- Sagarra. Sagardoa. Txakolina 



3. Formakuntza. Gazteak. Kontsumoa 11 

A Basaerri mundura pertsona gehiago sartzea formakuntzaren bidez 
B. Gertuko zirkuituak, lanpostu sortzaile 

4. Komunikazioa. Aliantza sozialak. Banka etikoa. Unibertsitatea 12 

A. Baserri Bizia. Elikadura burujabetza ikusgarriago egiten 

B. Sindikatu eta herri mugimenduekin harremanak 

C. Europa mailako kredito kooperatiba alternatiboa 

D. Unibertsitatearekin harreman esparru estrategikoa 

5. EHNE-Bizkaiaren Barne Antolaketa 14 



1- EUKADURA BURUJABETZA 
ETA AGROEKOLOGIA 



A. EHNE-Bizkaiaren apustua ekonomia eta 
finantza ereduaren krisiaren aurrean 

Ekonomia eta finantza ereduaren krisiak modu oso 
sakonean markatzen du bizi dugun kontestu orokorra. 
Elikadura krisiaren garaia izebergaren punta baino ez 
zen, ekonomia eta finantza erduaren porrotaren baitan. 
Egia da garapen eredu honen porrotak datu izugarriak 
azalarazten dituela nekazaritza ekoizpen guztietan, 
baina egia da, baita ere, eredu beraren aldeko apus- 
tuari eusten zaiola, orokorrean, botere publikoetatik. 
Proiektu alternatibo guztiek, ondorioz, konpromiso 
maila handia beharko dute, kontsumitzaileen eta 
gizartearen parte hartzea posible egingo duen zilegi- 
tasun maila batekin batera. Zentzu horretan, ekimen 
ezberdinen proposamenean are gehiago sakondu 
behar dugu, gizartearen babesa izango duen 
nekazaritzaren garapenerako proposamen politikoari 
forma emateko. Gure aportazio eta proposamenek ez 
badute interes sozialik, bidea laburra izango da. 

Aurreko Kongresuan aurrerapausua eman genuen 
proposamen hauen inguruan. Ondorioz, gero eta 
hauskorragoa den egoera iraultzea posible egingo 
duten arloak lantzea proposatzen da. 

Argi dago: garapenerako eta ekoizpenerako eredu 
guztien bateragarritasuna ez da erreala. EHNE-Bizkaiak 
elikadura burujabetza eta ekoizpen sostengarriaren 
aldeko apustua egiten du, agroekologiaren bidetik. 
Horretarako beharrezkoa da maila eta erritmo 
ezberdinetako prozesuak lantzea, etorkizun ahalik eta 
hurbilenean ekoizpenaren gehiengoa eredu sostenga- 
rrian kokatu ahal izateko. Guzti honek epe luzerako 



estrategia bat behar du, epe motz zein ertainean on- 
garritu beharko dena. 

Beharrezkoa da egungo nekazaritza politiken aurrean 
posizioa markatzea, hasi nazioarteko mailatik (MME), 
europatik (NPB), eta baita maila erregional zein 
lokalean ere. Munduan gosea gehitzen ari da eta bien 
bitartean elikagai soberakinak daude, elikagai ekoiz- 
leak desagertzen ari dira, ekoizpen kostuak haditu eta 
errentak txikitzen dira... Egoera hauek modu peda- 
gogikoan azaldu behar ditugu. Baina, batez ere, gure 
proposamenenen alde teoriko eta ideologikoa landu 
behar dugu; garapen sostengarriaren eta elikadura bu- 
rujabetzaren bidetik lanean ari diren proiektuak bis- 
taratu behar ditugu. 

B. Elikadura burujabetzatik proposamen 
politiko bat eraiki 

Definizioz, eiikadura burujabetza herrien eskubidea da: 
-Elikagaien ekoizpenerako, banaketarako eta 
kontsumorako politika zein estrategia sosten- 
garriak definitzeko. 
-Populazio guztiarentzako elikadura eskubidea 
ziurtatzea, ekoizpen txiki eta ertainean oina- 
rrituz. 
- Baserritarren eta arrantzaleen kulturak eta diber- 
tsitatea errespetatu, bai nekazaritza eta 
abeltzantzarako, bai arrantzarako, saltzeko edo in- 
guru naturalak kudeatzeko; lan horretan 
emakumeen ezinbesteko papera bistaratuz eta 



■■* ^k 


EHNE-Bizkaiak elikadura burujabetza 


^^fr ^jU , 


eta ekoizpen sostengarriaren aldeko 
apustua egiten du, agroekologiaren 




1 wk \ ^l Efl \ \ 


bidetik. Horrek erritmo eta eskala 




ezberdinetako prozesuen 


1 ul 


antolakuntza eskatzen ditu, 




ekoizpenaren gehiengoa 




sostengarritasun klabeetan kokatu 




dadin etorkizun ahalik eta 


r-fl ^^B99B Ba^l ^HI^^H 


hurbilenean. 




Elikadura burujabetza ez da 
printzipio abstraktua. Azken 
urteetan ekoizpen, transformazio 
eta kontsumo lokalean 
oinarritutako proiektu asko abiatu 
dira. Salmenta zuzenak 
gardentasunez ikustarazten du 
elikadura burujabetza. Eta gehitu 
behar da elikadura burujabetza 
salmenta zuzena baino gehiago 
dela. 



garatu nahi diren espazioetan berdintasun erreala 

ezarriz. 
Gizarteak, orokorrean, gure proposamenaren balio eran- 
tsia ezagutu behar du: 

- Elikagaiz ornitu, kopuru eta kalitate nahikoan. 

- Nekazaritza enplegua mantendu eta sortu, 
nekazaritza aktibitatera pertsona gehiago inkorpo- 
ratuz. 

- Maila lokaleko ekonomia berri baten parte izan, 
mugimendu espekulatzaileetatik at. 

- Klima aldaketaren aurrean, planeta hozten la- 
gundu. 

- Ezagutza kulturalak eta baserritarren ezagutzak 
berreskuratu, gizarte osoaren mesedetan. 

- Plan bat martxan ipintzea, Hegoaldeko komunitate 
pobretuetan gosea desagertarazteko. 

Elikadura burujabetza ekoizpen eredu sostengarri baten 
da soilik posible. Nekazaritza sostengarria: 

- Lurra eta lurraldeari lotua dago;tokian tokiko lurra 
eta klimari egokitzen zaio, bere aberastasun, er- 
rekurtso eta mugekin. 

- Bertako arraza eta barietate motak lehenesten 
ditu. 

- Oso ezberdina da toki batetik bestera. Dibertsi- 
tatea da bere ondare eta aberastasun nagusia. 

- Autonomian dago bere balore eta botere nagusia: 

• Erabaki, agroindustriaren morroi izatea er- 
agotzi. 

• Erabaki tekniko eta ekonomikoak hartu, 
ekoizteko sistema eraginkorreanak 
(ekonomoak) aukeratzeko. 

• Lana behar bezala ordaintzea lortu. 



• Politikoki beharden ekoizpenaren banaketa, 
ekonomikoki posible dela frogatu. 

C. MME eta elikadura burujabetza 
kontzeptu kontrajarriak dira 

MME eta elikadura burujabetza kontzeptu kontrajarriak 
dira, oinarritik. Lehenaren helburua da pausuz pausu 
mundo mailako merkatu «librea» eraikitzea, baita 
nekazaritzan ere, ekoizpenak inongo traba barik leku 
batetik bestera eramateko eta kostua txikiena den 
gunean lokalizatzeko. Printzipio hau nazioarteko 
lanaren banaketan sartzen da: munduko gune bakoitza 
(edo ahal duena), besteak baino merkeago ekoizten 
duen sektore horretan espezializatzen da. Konpetizio 
honetan: 

- Ikuspegi sozialak, finantzarioak edo ingurume- 
nari lotuak ez du baliorik. 

- Parez pare daude Europako edo Ipar Amerikako 
zeralista, makina handiekin 1.500 tona ekoizten 
dituena, eta tona bi ekoizten dituen afrikarra. 

- Herrialde aberatsetako nekazaritza dago, la- 
guntzatan 360.000 milloi jasotzen dituena, eta 
inongo laguntzarik jasotzen ez duen herrialde 
pobreetako nekazaritza ere badago. 

-Aurrez aurre daude lurra traktoreekin lantzen 
duten 28 milloi baserritar, eta lurra ganaduaz 
lantzen duten 250 milloi baserritar. 

-Talka egiten dute baserritarren %80ak, NPBren 
laguntzen %20ajasotzen dutenak, eta laguntzen 
%80ajasotzen duten baserritarren %20ak. 

-«Aurka» daude 150.000-200.000 litro esne eta 
800.000 edo milloi bat ekoizten dutenak. 




Landagune sostengarri 
baterantz bidea egin gura 
badugu, derrigorrezkoa da 
landagune hori osatzen duten 
pertsona guztiak berdintasun 
egoeran egotea, bai aukeren 
aldetik eta baita eskubideen 
aldetik ere. 



MMEak bultzatzen duen konpetizioa suntsitzailea da. 
Gehien komeni zaion nekazaritza, industriala eta in- 
tentsiboa da, sektoreka espezializatua, esportazioari 
bideratua. Ez da zaila ulertzen zergatik mundu mailako 
merkatuak, bere osotasunean, gusto eta forman uni- 
formizatutako kopuru handiak behardituen. Errealitate 
gordina da: 1.000 milloi pertsonak gosea pasatzen dute 
munduan eta horietatik bi heren baserritarrak dira. Eu- 
ropa eta AEBko nekazaritza politikek eragindako kon- 
pententzia nozitzen dute. Nekazaritzak ez du mundu 
mailako merkatuan sartu behar, merkatua izan behar 
da nekazaritzaren logika errespetatu behar duena. Ez 
da ahaztu behar nekazaritza elikadura dela eta 
elikadura eskubide negoziaezina da, han eta hemen. 

D. EBko Erregioen Komitea: Nekazaritza 
politika batek elikadura politika bat 
behar du 

Bada pentsatzen duenik nekazaritza industrialak 
elikadura lokala ziurtatu dezakeela. Bide hau leku 
guztietan proposatu eta, hein batean, inposatu egin da. 
Diru eta logistika guztia bere alde izan du, eredu onena 
bezala onartua izan zedin. Nekazaritza mota honek, 
aplikatu den guneetan, bai Iparrean zein Hegoan, gara- 
penaren ilusioa piztu du hasieran. Emaitza onak eskeini 
ditu produktibitateari dagokionez bere lehenengo ur- 
teetan. Baina mugak agertzen hasi dira: produktibitatea 
mugatu egin da, eraginkortasun ekonomikoa gutxitu 
edo galdu egin da, kanpoko gora beheren dependentz- 
ian erori da. Eta dependentzia ez da burujabetza. 

Estrategia honen mugak instantzia ofizialetan ere ari 
dira nabaritzen. Urrun joan barik, EuroparBatasunean. 
Erregioen Komiteak dokumentu bat landu zuen 
elikadura lokalari buruz. Azpimarratzekoak dira 
elikaduraren inguruan Europa mailako helburez dioena, 
zehazki baitio: 

-Etorkizunean, nekazaritza eta elikaduraren 



horniketak gehiago aurreztu behar du ura eta 
erregai fosilak erabiltzerakoan, ongarri eta pro- 
duktu kimiko gutxiago erabili, dibertsifikatuagoa 
eta inteligenteagoa izan behar du; abeltzaintza, 
hondakin organikoen kudeaketa, korronte erre- 
sidualak eta energia berriztagarrien ekoizpenak 
nekazaritzarekin izan ditzakeen sinergiak ahalik 
eta ondoen aprobetxatzeko. 

- Ekoizleek ekoizten dutenarekin behar bezala bizi 
behar lukete, baina egungo sistemak ez du botere 
orekarik gordetzen banaketa katean, elikagaien 
prezioan eta behar diren etekin tarteetan. 

- 2013tik aurrerako Nekazaritza Politika Batera- 
tuak enpleguaren alde berrorekatu beharditu la- 
guntzak, nekazaritza Europan lurra lantzea posible 
den leku guztietan mantendu dadin, garrantzia 
berezia eskeiniz gune ahulei, hiriguneetako kan- 
poko lurraldeak barne. 

Erregioen Komiteak garapenaren ardatz bezala 
kokatzen du eiikadura lokala. bere onura ekonomiko, 
sozial eta ingurumenaren aldetikoak azpimarratuz es- 
trategia honen inplantazioan. Era honetako baieztape- 
nak azpimarratzea komeni da: 

- Elikagai sistema lokalek laguntza bat suposatzen 
dute ekonomia erregional eta lokalarentzat, en- 
plegua sortzen baitute nekazaritzan eta elika- 
gaien ekoizpenean. Honek, prosezatzea, 
banaketa, komertzializazioa, salmentak eta zer- 
bitzuak integratzen ditu. 

- Diru etekinak maila lokalean gastatzen direnean 
maila lokalean ekoiztutako elikagaiak erosteko, 
etekin horiek inguruan geratzen dira eta 
biderkatze efektu handia (hiru bider gutxi gora be- 
hera) sortzen dute komunitateko errentan, ohiko 
zirkuitu komertzialekin alderatzen baldin badugu. 

- Banaketarako bide laburrek kontsumitzaile eta 




ekoizleen arteko interakzioa, ezagutza eta elkar 
ulertzea handitzen dute. Ekoizleak pertsonalki 
ezagutzean, konfidantzan oinarritutako erlazioak 
sortzen dira eta kontsumitzaileek produktuen bere- 
halako trazabilitatea eskuratzeko aukera dute. 
Oinarrizko elikadura burujabetza maila bat ere es- 
keintzen dute banaketarako bide laburrek. 
Maila lokaleko merkaturatze markoetan, elikagai 
freskoak eskuratzeko erraztasunak osasun publiko 
hobe baten alde egiten du, elikadura erregimenak 
anitzagoak baitira eta elikagaien gaitasun organiko 
guztiak mantentzen baitira (merkaturatze bide 
luzeetan murriztu egiten dira gaitasun organiko 
horiek). 

Elikagai sistema lokalek onurak dakarzkiote ingu- 
rumenari, ekoizpen sistemak sostengarriagoak 
baitira, garraioan gutxiago gastatzen baita (elika- 
gaiek egiten dituzten kilometroak), eta aukerak 
sortzen baitira hondakin organikoekin, bestelako 
hondakinekin eta energia berriztagarriekin sistema 
zirkularrak sortzeko. 

Gaur egun, elikagai sistema lokalak sistema 
ekonomiko zirkularrei lotu daitezke, eta baita erre- 
gio mailako beste erronka batzuei ere, hala nola 
hondakin organikoen kudeaketa, uraren kudeaketa, 
ekoizpen hondakinen -ura kasu- berrerabilketa, 
eta energia berriztagarriak. 



E. Elikadura burujabetza, NPB berri baten 
ardatza 



Elikadura politika nekazaritza politikaren erdigunean 
txertatzetik abiatuz, berreskuratu egin behar da 
elikadura burujabetza NPBren ardatza izatea. 
Berreskuratu diogu, gogoan izan behar baita lehen 
hamarkadetan elikadura burujabetza Europan aplikatu- 
tako politika izan zela, bere nekazaritzan eta bere 
nekazarientzako. Europako Nekazaritza Politika 
1960an aplikatu zen, hiru printzipio nagusitan oinar- 
rituz: 

1- Produktuen prezioek ziurtasun bat zuten, 
ekoizpen kostuak, gehiago edo gutxiako, gain- 
ditzen zituzten. Ondorioz, baserritarrek 
ekoizteko gogoa dute, bada bizitzarako per- 
spektiba bat, nahiz eta egia izan herrialde guzti- 
etan perspektiba hori ez zela berdina. 

2- Mugan berme bat zegoen inportazioen aurrean, 
bertako baserritarrek ez zezaten kalterik jasan 
mundu mailako merkatuaren aurrean. Bazegoen 
«baina» bat, mundu mailako merkatuko pro- 
teinek hasieratik izan baitzuten europako es- 
pazioan sartzeko aukera. 

3- Logistika bat jarri zen martxan, ekoizpen gaita- 
suna garatzeko: ikerketa, teknika berriak, gara- 
pena eta formazioa. Emaitzak urte gutxiren 
buruan ikusi ziren. 

Bere akatsak izan arren, Europak argi erakutsi du her- 
rialde batek, bere elikadura burujabetza eskuratzeko 
lehen tresna kuadro politikoan duela eta gainontzekoak 
gehigarriak direla. 

Politika honek 20 urteren buruan jaso zituen fruituak: 
elikagaiak falta izatetik nahikoa izatera pasatu zen eta 




Laguntzak ekoizle profesionalei 
zuzendu behar zaizkie. Gaur egun, 
NPBren laguntzak kobratzen 
dituzten hiru pertsonetatik bik, 
ezer gutxi dute ikustekorik 
ekoizpen sektoreekin. 



gero soberakinak izatera, bere ondorio guztiekin. Sal- 
buespen bat bada: ekoizpen guztietan soberakinak 
egon dira baina proteina-landareen ekoizpenean de- 
fizita handituzjoan da, argi geratuz aipatu printzipioak 
aplikatu ez diren sekotreetan ezin dela elikadura bu- 
rujabetza lortu. 

Ezaguna zaigu NPBren historiaren bigarren partea, 
1992tik hona, bere oinarrizko printzipioak alboratu eta 
Munduko Merkataritza Erakundearen logikan sartzen 
hasi zenean. 

Beharrezkoa da, beraz, elikagai ekoizle funtzioa 
berreskuratzea, agroindustriarentzako lehengai mer- 
keen hornitzaile izan beharrean. NPBak prozesu hau 
errazteko, hauek dira ardatz nagusiak: 

- Merkatuaren kontrolerako tresnak berreskuratu. 

- Ekoizpenaren kontrolerako sistemak mantendu. 

- Esportaziorako laguntzak galerazi. 
-Ekoizpen kostuak beteko dituzten prezio sis- 

temak, ekoizlearen lana kontuan hartuz. 

- Ekoizle aktiboei zuzendutako laguntza sistema 
bat, muga zehatz eta eraginkorrekin, laguntzen 
konzentrazioa ekiditeko. 

F. Maila lokalean elikadura burujabetza 
edukiz bete 

Elikadura burujabetza ez da printzipio abstraktua. 
Azken urteetan proiektu asko jarri dira martxan 
ekoizpen lokala, transformazioa eta kontsumo 
lokalaren inguruan. Salmenta zuzenak argi erakusten 
du zer den elikadura burujabetza. Eta gehitu behar da 
elikadura burujabetza salmeta zuzena baino haratago 
doala. Biztanleen konzentrazioa begi bistakoa den jen- 
darte batean, beharrezkoa da transformaziorako eta 
komertzializaziorako estrukturak ekoizpen eta 
kontsumo lokalera bideratzea, helburuak nekazaritza 
ekonomia berlokalizatzea izan behar baitu. Argi dago 
helburutzat merkatu lokala izango duen transformazio- 
rako industria bat behar dela. 
Gure elikagaien ibilbidea eraginkortasun maila han- 



dienarekin antolatu behar dugu, hasi ekoizpenetik eta 
kontsumitzaileraino. Urteetan ari gara esaten ekoizpen 
eredu intentsiboak irteerarik gabeko bide batera gara- 
matzala. EHNE-Bizkaiaren proposamenak konkretuak 
dira eta beharrezko tresnak eta neurriak martxan 
jartzea eskatzen dugu, izaera poLitikoz jantziak eta in- 
stituzioek ere (Udalak, Aldundia, Eusko Jaurlaritza) 
prozesu horretan lidertza hartuz. Eta ekoizleek ere 
pausuak eman behar dituzte bide horretan. 

G. Berdintasuna, eredu berri baten 
abiapuntua 

Oraindik egiteko dauden lanak dira: 
-Emakumeek eginiko lana egunerokotasunean 
ikustarazi. 

- Euren izaera profesionala onartu. 

- Euren parte hartzea handitu erabakiak hartzer- 
akoan, bai euren aktibitatean eta baita elkarte 
mailan. 

- Nekazaritza aktibitatetik eratorritako eskubide 
eta betebeharren errekonozimendua. 

Elikagaien ekoizpenean, hasi ekoizpenetik eta famil- 
iarentzako jatekoa prestatu arte, emakumeen ekarpena 
onartzen du elikadura burujabetzaren printzipioak. 
Emakume eta gizonen artean ekoizpen faktoreen 
berdintasunezko berbanaketa ere plateantzen du, lurra 
eta ekoizpenerako laguntzen eta eskubideen ba- 
naketaren kasuan, esate baterako. 

Landagune sostengarri baterantz bidea egin gura 
badugu, ezinbestekoa da osatzen duten pertsona guz- 
tiak berdintasun egoeran egotea, bai aukerei zein es- 
kubideei dagokienean. Nekazaritza politiken markoan 
lana egin behar dugu, faktore ekonomiko, ekologiko, 
sozialak eta generoari dagozkionak modu integralean 
eta garrantzia berarekin landu daitezen. 



2. NEKAZARITZA POUTIKA: 
LURRA. LAGUNTZAK. 
EKOIZPEN SEKTOREAK 



A. Lurranentzako politika espezifikoa 

Lurra ezinbesteko errekurtsoa da ekoizpen sostengarri eta 
iraunkorrerako. EHNEk urteak daramatza aldarrikatzen 
lurrak berariazko babes juridikoa behar duela, lurra 
kudeatzeko eta hobetzeko tresneria martxan jartzearekin 
batera. Zentzu horretan, Lurraldearen Antolamendurako 
Artezpideek (LAA) sektorearen defentsarako tresnak ar- 
tikulatu behar dituzte, irizpide produktibista soilak albo- 
ratuz, nekazaritza aktibitatearen paper multifuntzionalari 
arrotzak baitzaizkio. 

Lurren Bankua martxan jartzea EHNE-Bizkaiaren lorpena 
da, nahiz eta onartu beharra dagoen bere lana sinbolikoa 
dela. Tresna lortu dugu, baina eraginkorra izatea lortu 
behardugu. 

Oraindik ere, beharrezkoa da era honetako ekimenak 
martxan jartzea: 

- Lurra behar bezala babestu beste erabilera batzue- 
tatik. 

- Erabilgarri dagoen lur publikoa identifikatu, erabilera 
sozialagoa emateko. 

- Norbanakoen arteko mediazio lana, salerosketa eta 
errentak bultzatzeko. 

- Pertsona nagusiek kudeatutako jarraipenik gabeko 
ustiategiei segimendua egin. 

- Sektorean hasi nahi dutenei bide hori egiten la- 
gundu. 

B. Baserritarrentzako laguntza publikoak 

Gaur egun Europako nekazal politikako bateratuaren la- 
guntzak (PAC) jasotzen dituzten hiru pertsonatik bik ez 
dute ezelango ikusirik baserri munduagaz. Maila lokalean 
ere, basogintza inguruko azpisektoreetan, nekazaritzaren 
inguruko profesionala izatea be ez da eskatzen laguntzok 
eskuratzeko. 



Laguntza hauek batez ere, baserritar profesionalei 
bideratuak egon behar lukete. Neurri hau, besteak beste, 
nekazal sektorea indartu eta babestera bideratuko litza- 
teke, lana sortuz eta baserri mundua bultzatuz. Eraberean, 
laguntzak banatzeko orduan, gehienezko topeak jartzea 
beharrezko ikusten dugu. Ez dugu laguntza gehiago al- 
darrikatzen, hobeto kudeatzea baizik. 

C. Ekoizpen sektoreak 

1. Abeltzantza: Behi eta ardi esnea. Okela 

Oraingo menpekotasuna murriztu 
Gaur egun abeltzainek bizi duten menpekotasunarekin 
amaitzea guztiz premiazkoa da. Helburua, ekoizpen 
prozesuan ahalik eta eredu iraunkorrena erabiliz autono- 
mia maila handiagoak eskuratzea da. Oraingo kanpoko 
bazka eta pentsuen erosketaren bidez, baserritarrek bizi 
duten dependentziak hondamendira darama sektore 
osoa. Autonomoagoak izateko, proposamen ezberdinak 
landuko ditugu: 

- Beharrezko diren planak garatu beharditugu, ahalik 
eta norbere bazka gehiago berreskuratzeko. 

- Gaur egun oraindik badauden eredu onak ikustarazi 
eta hedatu behar ditugu, bai bazka edo forrajearen 
ekoizpenean zein mantenimenduan. Alpeetako 
adibidea bereziki interesgarria da. 

- Gure kortetan, ganaduaren efikazia maila gorena 
eskuratu behar dugu, eta kanpotik erosten zaizkien 
elikagaietan, ekoizpen eta kontsumo harreman 
orekatua bilatu. 

- Zerealak eta bazka lantzen dituzten nekazari eta 
ganaduzaleen arteko harreman zuzena sustatu 
behar dugu, merkatu espekulatzaileari aurre egin, 
eta modu eraginkor moduan. 

Transformazioa. Komertziaiizazioa. Prezioen behatokia 
Transformazioa eta komertzializazioaren aurrean erronka 
handiak ditugu. Gure helbururik garrantzitsuena, trans- 
formazio guneak sortzea da, ekoizpen lokala eta 
kontsumo lokala sustatzeko helburuarekin. Modu parte- 
hartzailean, baserri mundua bultzatzeko xedearekin. 
Prezioen inguruan ere, erronka handiak ditugu begiau- 




Abeltzaintza sektoreak gaur egun bizi 
duten dependentzia egoeratik irten 
behar dira. Eredu sostengarriago bat 
artikulatu behar da, ekoizpen 
prozesuan autonomia maila 
handiagoa eskeiniko duena. 



8 




Transformazioa eta 
komertzializazioaren arloan 
erronka handia dugu. Gure 
helburua transformazio plantak 
garatzea da, lokalki ekoiztu 
lokalki kontsumitu ardatzaren 
inguruan eta sektoreak 
bultzatutako proiektu parte 
hartzaileetan oinarrituz. 
Elikagaien prezioen osaketa eta 
eboluzioa aztertzeko, 
beharrezkoa da tresna publiko 
eta gardenak ezartzea. 



rrean. Elikagaien prezioetan, hauek zelan eraikitzen diren 
erakusteko modu garden eta publikoak sustatu behar di- 
tugu. Ekoizpen kostuak kontutan hartuz, garraioa, trans- 
formazioa, banaketa eta salmentarekin batera. EHNEk 
egin eta ezagutu dituen ikerketen arabera, ardi eta behi 
esnean honako hau litzateke salneurria definitzeko orduan 
proposatzen dugun banaketa: %45 ekoizlearentzat, %30 
transformazio eta banaketarentzat eta &25 salmentar- 
entzat. Gauzak horrela, behi esnea 0,40 eurotan salduko 
genuke, eta ardi esnea 1,20 eurotan. 

Esne behiak 

Oraindik Bizkaiko azpisektore garrantzitsuena da. Er- 
aberan, Bizkaiak kontsumo potentzial itzela dauka. Baina 
oraindik Bizkaiko esne gehiena kanpora doan honetan, 
une aproposa da horri buruzko eztabaida bultzatzeko, 
Bizkaian ekoizten dugun esnea berton kontsumitu ahal 
izateko. Bide horretan, oso positibotzat jotzen ditugu 
Bizkaia eta Euskal Herria esnea bezalako ekimenak. Iparlat 
berriz, beste norabidean ari den ekoizpen eta garapen 
eredua da. 

Artzantza 

Gazta industria, eta bereziki Aldanondo bezalako enpre- 
sak, gazta egin edota esnea industriari ematen dioten 
artzainen lana eta biziraupena kaltetzen ari da. Esnea en- 
tregatzen dutenei, prezio lotsagarriak eskaintzeaz gain, 
ordainketetan atzerapenak eta batzuetan kobratu ere egin 
gabe geratzen dira artzainak. Modu berean, ekoizpenaren 
kontrolik ez dagoenez, Idiazabal markaren merkatua 
baliatuz, artzai gaztagileen kalterako diren ekoizpena 
bultzatzen dute. 



Gauzak horrela, gazta industriak bere baldintzak ezarri 
eta inposatzen dituen bitartean, egoerari buelta ematea 
ez da erraza izango. Beste jatorrizko izendapen batzuetan 
ekoizpena kontrolatuta dago eta ez dago industriaren 
menpe, artzain eta ekoizle txikien esanetara baizik. 

Alde horretatik Esnetik bezalako ekimen kolektiboen 
sorrerak ilusioa eta harrera ona piztu du inguruan. Gaz- 
taiagaz batera, bestelako produktuak eskainiz eta etiketan 
darabilten gardentasuna, nortasun ikur bereizgarriak dira. 
Kooperatiba izaera berezia ere badu Esnetik ekimenak, 
ekoizleak eta kontsumitzaileak batzen dituen aldetik; etika, 
gardentasuna eta konfidantza bezalako baloreen lanketa 
pratikoak onurak baizik ez dizkio ekarriko. Eredu berri bat 
ezarri dezake behi eta ardi esnearen inguruko transfor- 
mazio industria txikian. 

Okela. Erralde 

Okela munduarentzat (behi eta txahalak, bildotsak, txar- 
riak) lehentasun nabarmena da hiltegi berri baten 
eraikuntza, Erralde proiektuaren garapen moduan. Du- 
rangoko hiltegiaren aldeko defentsa, lana eta borrokak, 
hiltegi berriaren beharezko oinarriak definitu dituzte. 
Elikadura burujabetzan oinarritutako banaketa eta hiltegi 
zerbitzua eskaintzea eta kolektibo ezberdinak elkarlanean 
lan egitea oinarri hartuta, herri mailako erakundeen - 
udalak- inplikazioarekin, egitea posible dela erakutsi dugu. 
Erronka nagusia Erralde berria egiten hasi eta martxan 
jartzea da. 

2. Sagarra-Sagardoa-Txakolina 

Sagarra-Sagardoa 

Gure herrialdean ditugun baldintzak ikusita -eguraldia eta 




lurra- sagardo sagarra lantzeko aproposa dela baieztatzea 
dagokigu, eredu agroekologiko eta iraunkorrak bultzatuz. 
Une honetan gainera, beharrezkoa zaigu -daukagun 
kontsumoa ikusita- sagar eta sagardo ekoizpena 
bultzatzea. Sagarrarenlaborantza egoki batek, prezio 
hobeekin, baserri askorentzako gehigarri aproposa ekar- 
riko luke, egungo nekazal errentak hobetzeko aukera es- 
kainiz. 

Labelak, bertoko sagarrak erabiltzeko egin duen apustua 
aipatu behar dugu. Gaur egun, Euskal sagardoa da, 
bertoko sagardietako sagarrak direla ziurtatu eta zerti- 
fikatzen duen marka bakarra. Etorkizunean, sektorearen 
eskutik labelaren ordez jatorri izendapena bultzatu be- 
harko litzateke. 

Txakoiina 

Sektorearen garapena kontsumo lokalean, ekoizpenaren 
kontrolean eta hektareako ekoiztu beharreko mugak 
adostuta oinarritu beharko litzateke. Txakolinaren ar- 
rakasta eta boom honek, kontrol neurririk ez egoteak, eta 
merkatuaren benetako eskaera baino gehiago ekoizteak, 
datozen urteotan gertatu daitekenaren zantzuak adier- 
azten dizkigute dagoeneko. Gehiegizko ekoizpenaren on- 
dorioak bizitzen ari gara dagoeneko. 

Iruzurra ekiditeko kontrol neurri zorrotzagoak, ekoizpen 
eskubideekin dagoen trapitxeoa debekatu eta txakolina 
zein mahatsaren prezioak ezartzeko eztabaidak guztiz be- 
harrezkoak dira une honetan. 

Hortofrutikuitura eta beste ekoizpenak 
Hortofrutikulturak (landare apaingarriak barne) guztietatik 
garrantzitsuena bada ere, gero eta garrantzia gehiago 
hartzen ari diren beste ekoizpen batzuk ere badaude. Lan- 
dako arraultzak, kanpoan dauden txarriak, landare medi- 
zinalak, fruitu txikiak... Baserriko lanen dibertsifikazioa 
dakarten ekoizpenak dira edota baserri munduan lasaiago 
eta inbertsio handiegiak egin barik eskaitzen dutenak. 
Horrez gain, ogia eta mermeladak bezalako ekoizpen 



transformatuak. Gure inguruak oso baldintza agrologiko 
aproposak ditu horrelako jarduerak emateko. 

Kalitate poiitikak: Jatorrizko izendapenak. Labeiak. marka 

zertifikatuak... 

Kalitate politiken zutabea Kalitatea Fundazioa da, nahiz 

eta Jatorrizko izendapen batzu, fundazio hori sortu aur- 

retikoak diren. Kalitatea fundazioan batzen dira 15 label 

ezberdin (produktu bakoitzak label propioa dauka), marka 

zertifikatuak... 

Sortu zeneko bi hamarkada hauetan, azpiegitura handi 
hau ez da batere eraginkorra izan baserritarrontzat, ez du 
beharrezkoa den balio erantsirik sortzen eta kalitatezko 
produktu moduan komertzializatzen den bolumena eta 
benetako ekoizpenaren artean ez dago neurriko ekilibri- 
orik. EHNE-Bizkaiaren iritziz, beharrezkoa da aldaketa 
sakonak eragitea Kalitatea fundazioan eta bere antolaketa 
ereduan: 
-Kalitate politikek nekazaritza eredu iraunkorrarren 

babes eta garapenari erantzun behar diote 
-Ekoizleen partehartzea eta inplikazioa bultzatu 
behar da kalitate estrategien diseinu eta ezarpe- 
nean. (Euskal Sagardoaren dinamika eta parte- 
hartzea esanguratsua izan da, bide berri eta adibide 
on bat izan daiteke). 
-Ez da jasangarria horrenbeste marka -produktu 
bakoitzeko bat- eta Jatorrizko izendapen bat baino 
gehiago izatea produktuko. Erraztu egin behar da, 
eraginkorragoak izateko, eta produktu ezberdinak 
marka orokorragoen baitan batu behar dira. 
-Ekoizpen ereduan oinarritutako kalitate politika 
batek, labela Jatorrizko Izendapenetara bideratu 
beharko luke. 
-Beharrezkoa da kalitate politiken inguruan sortu 
diren egitura guzti hauek argaldu eta sinplifikatzea, 
eraginkorrago etaekonomikokijasangarriago izate 
aldera. 



10 




Aktibitate berri batera 
inkorporatzerakoan, formazioa 
ezinbesteko elementua da. EHNE- 
Bizkaiak formazioaren aldeko 
apustua egiten jarraituko du, eredu 
aldaketa eta gazteen 
inkorporaziorako tresna gisa. 
Formazio agroekologiko eta 
baserritarra gure apustu bakarra 
izango da aurrerantzean ere, bai 
ideologia eta baita ekoizpenaren 
aldetik. 



3. FORMAKUNTZA. 

GAZTEAK. KONTSUMOA 

A. Baserri mundura pertsona gehiago sartzea for- 
makuntzaren bidez 

Gure ekoizpen eta giza sarea iraunarazi nahi badugu 
lehentasunezko helburua izan behar da. Are gehiago, 
nekazal jarduera lanpostuak sortzeko eremua izan 
daiteke, hortaz, gaur egungo egoeran, kontuan hartzeko 
moduko aldagaia da. Azken urteotan burututako lanak 
argi adierazten digu sarrera batek arrakasta izan dezan, 
bi aldagai kontuan hartu behar direla: alde batetik, sar- 
rera era progresibo baten garatzea, eta bestetik, inbert- 
sioa ahalik eta txikiena izatea. Jende asko hasierako 
laguntzekin liluratu egiten da, eta ondorioz behar duena 
baino instalazio handiagoajartzen du. 

Formakuntza osagai ezinbestekoa da edozein jarduer- 
atan hasteko unean. Ereduaren aldaketa gauzatzeko 
eta gero eta gazte gehiago nekazaritzan lanean has 
daitezen, EHNEk formakuntzan alde lanean jarraituko 
du. Formakuntza baita gure ustez, helburu horiek 
lortzeko tresnarik eraginkorrena. Formakuntza 
agroekologikoa eta baserritarra gure apostu nagusia da, 
bai ideologikoki eta baita produkzioari dagokionez ere. 
Gure erronka, ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak, mintegiak, 
elkartrukeak... antolatzen jarraitzea izango da. 

B. Gertuko zirkuituak, lanpostu sortzaile 

Komertzializazioan gertuko zirkuituen alde apostu egit- 
eak, lanpostu berriak sortzen ditu, gazteak nekazaritzan 
aritzera bultzatzen ditu. Egunez egun lan horren emaitza 
ikusten ari gara. Tokian tokiko eraldaketarako azpiegi- 



turak ezinbestekoak dira bide hauek bultzatzeko. Modu 
horretan, baserritarren lana optimizatzen dugulako eta 
euren produktuak bideratzeko aukerak hobetzen la- 
guntzen ditugulako. Produktore, kontsumitzaile eta den- 
dari txikien arteko harreman zuzenen bidez sare soziala 
indartzea lortzen dugu. Bide honijarraituz, EHNE-Bizka- 
iak azoka eta merkatuen alde egiten du. Baserritarren 
tokian tokiko eta garaiko produktuak bertan egotea 
bermatu behar da. 

Jantoki publikoak orokorrean, eta eskola jantokiak 
bereziki, gure lan eremu garrantzitsuak dira. Lehenta- 
suna eman behar diegu espazio hauei. Bertan tokian 
tokiko produktuen erabilera bermatzea eskatu behar 
diegu botere publikoei. Elikaduraren kalitatea lehenta- 
suna izan behar, eta baita eskolako jantokiek izan behar 
duten izaera hezitzailea ere. Honek guztiak nekazal ak- 
tiboen portzentaia handituko luke era adierazgarri 
baten. Jakin badakigu, ezinezkoa dela egun batetik 
bestera 180°ko aldaketa egitea, baina indar handiagoa 
egin behar dugu lan esparru hauetan. 

Sindikatuak bultzatutako ekimenen artean Nekasarea 
sareak leku garrantzitsua bete du. Oinarri ideologiko 
sendoak dituen egitasmoa da, bai produkzio eredu 
berri baten garapenari dagokionez, eta baita giza ar- 
loan planteatzen duen eraldaketan ere. Ekimen hau 
oraindik ere gehiago garatzea eta indartzea gure hel- 
buruetako bat izan beharda. Horretarako ezinbestekoa 
da komunikazioaren arloan aurrerapausoak ematea 
eta proiektuaren bisibilidadea hobetzea. Nahitaezko 
baldintzak dira egitasmoaren sinesgarritasuna man- 
tendu eta igotzeko. 



11 




EHNE-Bizkaiak elikadura 
burujabetzaren inguruan maila 
lokalean zein munduan 
antolatzen diren ekimenei buruz 
informatzen jarraituko du. Baserri 
Biziak, idatzia zein digitalak, 
bestelako konplementuak izango 
ditu, izan eztabaidak, hitzaldiak 
edo ekitaldiak, elikadura 
burujabetza sozializatzeko 
helburuarekin. 



4. KOMUNIKAZIOA AUANTZA 
SOZIALAK: ESPARRU 
SINDIKALA ETA HERRI 
MUGIMENDUAK. BANKA 
ETIKOA UNIBERTSITATEA 



A. Baserri Bizia. Elikadura burujabetza ikusgarriago egiten 

EHNE-Bizkaiak elikadura burujabetzaren inguruan sortzen 
diren ekimen, mugimendu eta gertaera guztien gainean 
informatzen eta komunikatzen jarraituko du. Euskal Her- 
rian bezala, mundu mailakoak. 

Baserri Bizia proiektu komunikatiboan lekua izango dute 
elikadura burujabetzaren alde, nekazaritza iraunkorraren 
inguruan eta agroekologiaren bidean lanean ari diren Eu- 
skal Herriko eragile sozial, herri ekimen, elkarteak, 
kontsumo talde eta sindikatuek. 

Hemendik aurrera, orain arteko bi zutabe nagusiez gain, 
alor berrietan ere murgilduko dugu Baserri Bizia proiektua. 
Paperezko aldizkaria (2012ko azaroan argitaratu dugu 35. 
zenbakia) eta atari digitala ( www.baserribizia.info Hantzen 
jarraitu eta espazio sozialari garrantzia gehiago emango 
diogu. Eztabaidak antolatuz, hitzaldiak, ikusentzunezko 
emanaldiak, dastaketak eta bestelako ekimenekin batera, 
elikadura burujabetzaren inguruko ideiak eta proiektuak 
gizarteratzea izango da gure helburua. 

Beraz gure proiektu komunikatiboak hiru ardatz izango 
ditu aurrerantzean: espazio soziala (jendaurreko ekitaldi 
eta eztabaidak), espazio fisikoa (idatzizko aldizkaria, 
dokumentalak, argitalpenak...) eta espazio digitala (baser- 
ribiziainfo, asteroko buletina, sare sozialak...). 

EHNE-Bizkaiak eraberean, www.ehnebizkaia.org ataria 



elikatzen jarraituko dugu, erakundeari buruzko infor- 
mazioarekin, eskaintzen ditugun zebitzuak eta añi- 
azioarekin hartuemanetan jarraitzeko 

B. Sindikatu eta herri mugimenduekin harnemanak 

EHNE-Bizkaiak planteatzen duen nekazaritza eredua 
sustengatu eta gizartearen aurrean indartzeko orduan, 
jendartean harreman sare sendoa eraikitzea funtsezkoa 
da, oso lan garrantzitsua. Eta gizarte mugimenduetatik 
zein sindikatuetatik orohar oso ondo baloratua dago 
egiten dugun lana. Soslai hori mantentzen jarraitu behar 
dugu, eta eraiki ditugun guneak indartu. Orain arte egin- 
dako bidearen ildotik jarraituz, lortutakoari eutsi eta 
nekazal jardueraren defentsari ildo estrategikoa eskaini 
eta elikadura burujabetzaren aldeko jarduera landu behar 
dugu eragile guztiekin. Zentzu horretan espazio sindikala 
(ELB, ELA, LAB, ESK, STEE EILAS, HIRU, EGAS,...) eta herri 
mugimenduarekin sortutako guneak edukiz jantzi behar 
ditugu. Gure helburua, elkarren arteko mezuetan sektorea 
aipatzea baino urrunago joatea da, eta gure presentzia 
areagotuz, paper estrategikoa eskaini behar diogu 
nekazaritzari eta elikadura burujabetzaren defentsari. 

Aliantza sozial iraunkor baten eraikuntza funtsezkoa 
izango da EHNE-Bizkaiarentzat, Euskal Herriaren 
eraikuntzarako bidean, nekazal mundutik bertatik. Hor- 
retarako, zereginen argipena eta barne mailako anto- 
lakuntzan behardiren egokitzapen eta indarrak bideratzea 
izango da garrantzitsua. 

EHNE-Bizkaia jakitun da Euskal Herriak Estatu 
espainiar eta frantsesarekin bizi duen gatazka politikoa 
gainditzeko egun den aukeraz. EHNE-Bizkaiak bere 
egiten ditu Gernika eta Aieteko akordioak. Sindikatuaren 
ustez, beharrezkoa da Estatuek legaltasuna 
errespetatzea eta presoak Euskal Herriratzea. 



12 






d* "''V- 



Jendartearen osotasunaren inplikazioaren bitartez 
ziurtatu behar da herri eraikuntzan eta justizian 
oinarritutako beste eredu ekonomiko eta sozial baten 
eraikuntzan helburu duen prozesu berri honen 
arrakasta. Hurrengo belaunaldiei zor diegu, eta gure 
aportazioa egiten jarraitu behar dugu bide horretan. 

C. Europa mailako kredito kooperatiba alternatiboa 

EHNE-Bizkaiak elikagaien ekoizpenean zein 
kontsumoan norabide batean lan egiten duen moduan, 
harreman finantzieroetan ere alternatiba eraldatzaileen 
beharrazjabetuta gaude. Gure helburua tresna hauek 
nekazaritza iraunkorraren zerbituza jartzea da, 
elikadura burujabetzaren printzipioen defentsan. 

Alde horretatik, eta gogoeta horren ondorioz, 
badaramatzagu 3 urte orpoz orpo lanean beste eragile 
batzuekaz batera, FIARE fundazioaren baitan benetako 
alternatiba finantzieroa sortzeko eraikuntza tekniko eta 
sozialean. EHNE-Bizkaia gainera, Fiareko patronatuan 
dago. 

Azken urte guzti hauetan FilAREk egindako lanak 
argia ikusiko du datorren urte erdialdean (2013ko 
ekainean), Europa mailako lehen kreditu kooperatiba 
etiko eta alternatiboa martxan jartzean. Estatu mailako 
proiektuak Italiako Banca Poppolare Eticarekin bat egit- 
ean. 

Gaur egun FIAREk Hego Euskal Herrian funtzionatzen 
badu ere, Europako kooperatiba sortzean, edozein 
bankuk dituen zerbitzu guztiak eskaini ahal izango ditu. 

D. Unibertsitatearekin harreman esparru estrategikoa 

Azken hiru urteotan, EHNE-Bizkaiak La Via Campesinarekin 
batera, Euskal Herriko Unibertsitatearekin modu antolatu 
eta kordinatuan lanean dihardu, batipat HEGOA institu- 




Mugimendu sozial eta sindikalek, 
orokorrean, positiboki baloratzen 
dute EHNE-Bizkaiak espazio 
komunak bilatzeko egiten duen lana. 
Aliantza sendo bat da sindikatuak 
behar duen oinarria, Euskal Herria 
nekazaritza sektoretik eraikitzeko 
bere aportazioa egin ahal izateko. 



toarekin (EHU UPVko Garapenerako politika publikoen eta 
nazioarteko kooperaziorako ikerketa institutoa). Helburu 
argia du elkarlan honek, nekazal eta baserri mundua eta 
unibertsitatearen arteko harreman esparrua eraikitzea, 
elkarlanean aritu eta Euskal Herriko zein nazioartean er- 
agiteko. 

Harreman eta lan hauen ondorioz, baserritarren erakun- 
deen eta bere kideen azterketa eta gogoetarako gaita- 
sunean eragin gura dugu, eta horrela botere egitura eta 
agenda politikoan eragiteko ahalmena areagotuz. 

Datozen hilabete eta urteotarako erronka argia daukagu 
begi aurrean: elikadura burujabetza, agroekologia eta 
nekazaritza iraunkorra euskal unibertsitatearen baitan 
ezartzea. Ildo horretatik, gauregun lanean ari gara EHNE- 
Bizkaia eta unibertsitatearen artean komenio bat 
sinatzeko, gure hartuemonen oinarri estrategiko gisa. 

Eraberean Udako Euskal Unibertsitatean ere (UEU) 
hartuemonak landu eta ikastaro partehartzaileak anto- 
latzen hasita gaude. 



13 




5. EHNE BIZKAIAREN BARNE 
ANTOLAKETA 

EHNE-Bizkaia COAG eta VIA CAMPESINAn 

Aurreko Kongresuan (2010eko otsailean) antolaketari 
dagokionez fase bat amaitzen ari zela eta berri bat 
hastear zegoela somatzen hasi ginen. Ordutik hona 
izandako gertaerek hala egiaztatu dute. Antolakuntzan 
hartutako erabakiek oinarri argia izan dute: nekazal 
sektoretik eta elikadura burujabetzatik Euskal Herria 
eraiki nahi du EHNE-Bizkaiak. EHNE-Konfederaziotik 
atera ondoren, COAG eta Via Campesinan partehartze 
zuzena izango genuela finkatu genuen. 

Etxalde mugimendua Euskal Herrian 

Etxalde mugimendua karakterizatu eta martxan jarri 
genuen Euskal Herri mailan. Era berean, elikadura bu- 
rujabetzaren aldeko aliantza soziala artikulatzen ari 
gara. Bi gertaera hauek, eztabaida eta sozializazio 
prozesu bat abiatu zuten. Nekazaritza eta elikadura 
krisiari konponbidea emateko, elikadura burujabetza 
aldaketarako motore izatearen beharra azpimarratzen 
du eztabaida horrek. Etxalde mugimendua pertsonez 
osatua dago, baina EHNE Bizkairako ezinbestekoa da 
elikadura burujabetzaren defentsan Euskal Herri 
mailako mugimendu bat artikulatzea. Etxaldek, nora- 
bide horretan doazen dinamika guztiak bateratu behar 
dituela uste dugu. Etorkizuneko antolaketa modua 
eremu honetan garatzen dugun lan amankomunak ze- 
haztuko du. EHNE-Bizkaiarentzat lehentasuna da Euskal 
Herri mailako antolakuntza espazio baterantz bidea 
egitea, elikadura burujabetza izanik aldaketaren mo- 
torea, nekazaritza eta elikadura krisiaren konponbidea. 



Sindikatuak lan ildo hau indartuko du ELB, EHNE- 
Gipuzkoa, EHNE-Nafarroa eta Arabako UAGArekin. 
Elikadura burujabetzaren aldeko aliantza soziala gure 
lehentasuna da. 

EHNE-Bizkaia: Herrialde kontseilu zabalago eta erabak- 
itzailea indartuz 

Oraingo egoerari modurik eraginkorrenean erantzuteko 
helburuagaz, EHNE-Bizkaiak bere funtzionamendua eta 
antolaketa eredua egokitu behar ditu. Horretarako 
Herrialdeko kontseilua indartzea proposatzen da, bai 
jende kopuru aldetik zein maiztasunetik ere. Herrialde 
kontseilua urtero gitxienez 10 aldiz batzea proposatzen 
da, eta esparru honetan hartzea estrategia berriak 
behar dituen erabakiak. Ondorioz bertan lagun gehi- 
agok parte hartzea bultzatuko da, bataz beste hilero 
35/40 lagunek parte hartu dezaten, eta parte hartzeari 
mugarik jarri barik. Ez da bestelako egitura aldaketarik 
proposatzen, soilik Herrialde kontseilua bera indartzea 
eta eraginkorragoa egitea. Datozen urteotan izango 
diren aldaketa eta egoera berriak lantzeko funtsezko 



EHNE-Bizkaiak beharrezko ikusten 
du finantzen bitartekaritzan 
alternatiba eraldatzaileekin 
kontatzea. Hiru urte daramatzagu 
finatzen inguruko alternatiba 
erreala eraikitzen, Fiare 
Fundazioaren baitan. 



14 



EHNE-Bizkaiarentzat lehentasuna 
da Euskal Herri mailako 
antolakuntza espazio baterantz 
bidea egitea, elikadura 
burujabetza izanik aldaketaren 
motorea, nekazaritza eta 
elikadura krisiaren konponbidea. 
Sindikatuak lan ildo hau 
indartuko du ELB, EHNE- 
Gipuzkoa, EHNE-Nafarroa eta 
Arabako UAGArekin. 




tresna bilakatzea da helburua. 

Sindikatuaren ejekutibari dagokionez, bere funtzioa 
batez ere ejekuzioa izatea da. Erabaki gunea Kont- 
seilua izanik, ejekutibak hamabostean behin batzarra 
egin eta kanpo mailako komunikazioa bozeramaileen 
bitartez egin eta kargu pertsonalak kenduz (presidentea 
eta idazkari orokorra). Ejekutibarako proposatzen den 
pertsona kopurua 6/8koa da eta lagun gehiagoren 
partehartzera irekia (2/4). 

Herrialde kontseilua eta ejekutibaren arteko pro- 
posamen hau harremanean oinarrituta dago, zuzen- 
daritza ardura hartuko luke kontseiuluak eta ejekutibak 
erabakiok gauzatu eta eguneroko lana dinamizatuko 
luke. 

Azkenik, EHNE-Bizkaiak behar beharrezkoa ikusten 
du lantalde tekniko kualifikatu eta militantea izatea, 
EHNE-Bizkaiaren proiektu sindikalarekin konpromeituta 
izango dena. Erakundearen baitan etengabe pro- 
posamenak egin eta berrituz, dagokion arduretan lanak 
aurrera eroanez. Horretarako ere, etengabeko for- 
makuntza beharrezkoa izango da. 




EHNE-Bizkaia jakitun da Euskal 
Herriak Estatu espainiar eta 
frantsesarekin bizi duen gatazka 
politikoa gainditzeko egun den 
aukeraz. EHNE-Bizkaiak bere 
egiten ditu Gernika eta Aieteko 
akordioak. Sindikatuaren ustez, 
beharrezkoa da Estatuek 
legaltasuna errespetatzea eta 
presoak Euskal Herriratzea. 
Jendartearen osoaren 
inplikazioaren bitartez ziurtatu 
behar da herri eraikuntza eta 
justizian oinarritutako beste eredu 
ekonomiko eta sozial baten 
eraikuntza helburu duen prozesu 
berri honen arrakasta. Hurrengo 
belaunaldiei zor diegu, eta gure 
aportazioa egiten jarraitu behar 
dugu bide horretan. 



15 



ERANSKINA 

EHNE-Bizkaiak ponentzia honetan aipatutako arlo 
askotan sakondu du, kontsultarako materiale ezberdi- 
nak sortuz: 

- «Merkaturatze bide laburrak Euskal Herrian» 
EHNE-Bizkaiak idatzia eta Mundubat fundazioak ar- 
gitaratua 2012ko ekainean. 

- «Ordeñando Alternativas» EHNE-Bizkaiak Mugarik 
Gabeko Albaitariak eta Ekologistak Martxanekin 
batera argitaratua, 2012ko otsailean. 

- «Agoekologia: beharrezko eredua» EHNE-Bizkaiak 
argitaratua 2012ko urtarrilean. 

- «Mujeres Baserritarras, la sabidurfa de la tierra», 
ikusentzunezkoa, EHNE Bizkaiak argitaratua 2011n. 

- «Eliadura Burujabetza Euskal Herrian eta Mun- 
duan» Etxalde-Nekazariza Iraunkorra mugimend- 
uak 2011ko urrian argitaratua. 

- «Elikadura burujabetzatik alternatiba bat gizarte 
osoarentzat» Etxalde-Nekazaritza Iraunkorra mug- 
imenduak 2011ko urrian argitaratua. 

- «Nekazaritza Politika Bateratua. EHNE-Bizkaiaren 
posizioa» sindikatuak 2011ko urrian argitaratua. 

- «GURE LURRA, GURE ETORKIZUNA» 
ikusentzutekoa Bizilur elkartea eta EHNE-Bizkaiaren 
artean 2011 eta 2012 urteetan egina. 

- «Documento que recoge el analisis europeo, es- 
tatal y local sobre POLITICAS PUBLICAS PARA LA 
SOBERANIA AUMENTARIA» Emaus Fundacion So- 
cial, Mugarik Gabeko Albaitariak eta EHNE-Bizkaiak 
2011an argitaratutako lana. 



16 



17 



18