(navigation image)
Home American Libraries | Canadian Libraries | Universal Library | Community Texts | Project Gutenberg | Children's Library | Biodiversity Heritage Library | Additional Collections
Search: Advanced Search
Anonymous User (login or join us)
Upload
See other formats

Full text of "sustatzaileak euskaraz"

Egun on eta eskerrik asko etortzeagatik. 

GIZA ESKUBIDEAK. IRTENBIDEA. BAKEA. Hitz handiak, edukiz beteak; gure herriak bizi duen 
garai politiko berrian guztion ilusioa eta esperantza pizteko gai diren hitzak. Munduaren luze- 
zabalean beste herri askotan ekarri zuten bezala, konponbide haizea dakarte gurera. 

Urte asko daramatzagu gatazkaren ondorio larriak pairatzen. Azken garaiotako gertakariek, 
ordea, tunelaren bukaerako argi-printzarekin amestera eraman gaituzte; aukera berriak zabalik 
dira Euskal Herrian gatazka-egoera atzean utzi eta guztion artean bake egoera justu bat 
eraikitzeko. 

Bakegintzan sakontzeko oinarri sendoa ezarri du, batetik, Donostian egin zen nazioarteko Bake 
Konferentziak, eta, bestetik, bertan sinatutako adierazpenari erantzunez, ETAk behin betiko 
armak uzteko hartutako erabakiak. Orain guztion ardura da irekitako prozesuari hauspoa ematea 
eta zehaztutako bide-orria bultzatzea. Zentzu horretan, Aieteko Adierazpenaren bigarren puntua 
gatazkaren ondorioei dagokiona da, hain zuzen ere. 

Hortaz, ezinbestekotzat jotzen dugu gatazkaren ondorioz preso edo erbesteratuta dauden 
herritarren egoeran arreta jartzea. Izan ere, Euskal Herritik ehunka kilometrotara sakabanatuta 
daude oraindik, eta horrek ondorio larriak dakartza, bai preso eta erbesteratuentzat, baita hauen 
senide eta lagunentzat ere. 

Une historiko honetan arduraz jokatzea dagokie frantziar eta espainiar gobernuei. Horregatik, 
giza-eskubideak betetze aldera eta gatazkaren irtenbidean aurrera egin ahal izateko, honakoa 
galdegiten diegu: 



1 . Euskal preso eta erbesteratuak Euskal Herrira ekartzea 

2. Gaixotasun larriak dituzten presoak libre uztea 

3. Espetxe-zigorrak luzatzeari utzi eta bizi osorako espetxe zigorra dakarten neurriak 
indargabetzea 

4. Preso eta pertsona gisa dagozkien eskubide guztiak errespetatzea 

Aldarrikapen horiei bultzada eman asmoz gaur hemen bildu gara eremu ezberdinetatik gatozen 
sustatzaileak, eta herritar guztiei dei egin nahi diegu Bilbon urtarrilaren 12an, 17:30etan Casillatik 
hasita egingo dugun manifestazioan parte-hartzera, benetan erraldoia izan dadin. "GIZA 
ESKUBIDEAK. IRTENBIDEA. BAKEA. EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA" lelopean 
Bilboko kaleak bete behar ditugu, herritar-uholdeak Madril eta Pariseraino eraman dezan 
konponbidearen aldeko olatua. 

Era berean, ziur gaude hauteskundeen osteko agertoki berriak eragile sozial eta politiko 
ezberdinen atxikimendu zabala ahalbidetuko duela, eta horiei ere dei berezia luzatu nahi diegu, 
publikoki azal dezaten manifestazioaren eta aldarrikatutako oinarrizko eskubideen aldeko jarrera. 

Lainoak nahinora doaz, baina gu, baina gu herrira goaz!